top of page

Interrail

Europa osotik bidaiatzea, segurtasunez eta modu erosoan, hainbat herrialde bisitatuz eta, aldi berean, erlaxatzeko eta nahi duzuna egiteko denborarekin. Hauek dira Interrailek eskaintzen dituen abantailetako batzuk, trenez Europa osotik bidaiatzea hilabete batez.

 

        Interrail Europan barrena, markatutako mugen barruan, nahi beste tren hartzeko aukera ematen dizun treneko txartel bat da. Txartelak zuk nahi duzun helmuga aukeratzeko aukera ematen dizu, hau da, zuk zeuk aukeratzen duzu nora, noiz eta nola joan zure interesen arabera, beti ere trenen ibilbideak kontutan hartuta.

 

        Gainontzeko garraioengandik nabarmentzen duena prezioa da gehienbat. Trenak asko daude, baina Interrailek oso prezio baxuan bidaiatzeko aukera ematen du, low cost moduan ezaguna den eskaintzari esker. Hau oso aukera erakargarria da, batez ere gazteentzako. Izan ere, Interrailek gazteentzako prezio bereziak eskaintzen ditu, hauen erabilera bultzatzeko.

 

        Hala ere, ez da pentsatu behar eskaintzak gazteentzako izateagatik hauek direla erabili dezaketen bakarrak. Edozein adinetako jendeak erabili dezake trenen zerbitzu hau inongo oztoporik gabe, nahiz eta helduentzat pixka bat garestiagoa izan. Gainera, bidaia erosoago prestatzeko laguntzak edo gakoak daude eskuragarri erabiltzaileentzat.

 

        Horrez gain, azpimarratu beharra dago Interrail segurua izateaz gain ingurumena errespetatzen duen garraiobidea da. Martxan jartzeko erabiltzen den erregaia ez da beste trenena bezain kutsagarria, eta honek jendearen artean arrakasta gehiago izatea eragin du, gaur egun asko lantzen ari den gaia baita ingurumena babestea. Gainera, Interraileko trenek hiriguneetatik hurbil uzten dituzte bidaiariak, lurralde desberdinetatik mugitzea eta joan nahi duten tokietara heltzea erraztuz.

 

        Azken finean hori da Interrail: Europa esploratzeko txartel bat.

Iturriak

© 2023 por Los Camaradas Trío. Creado con Wix.com

  • Blogger Social Icon
  • YouTube Social  Icon
  • Google+ Social Icon
bottom of page