top of page

Bidaia Europan zehar

Interrail gero eta gehiago entzuten ari den hitz bat da, batez ere bidaiatu nahi duten gazteen artean. Oso prezio baxuan lortutako treneko txartel batek Europako hainbat herrialdeetatik bidaiatzeko aukera ematea ez da egunero ikusten den gauza horietako bat. Baina bidaiatzea ez da eskaintza honetatik atera daitekeen onura bakarra.

 

        Hasteko, herrialde desberdinetara joateak beraien ohiturak eta kultura ezagutzeko aukera ematen du. Tren hauen bidez herrialde bat baino gehiago bisitatu ahal direnez, hainbat kultura desberdin aldi berean eta egun gutxitan ezagutzeko aukera ematen dizu eta haien arteko konparazioak egiteko.

        Bestalde, bidaien arazoetako bat garraio bat baino gehiago hartu beharra izaten da helmugetara iristeko. Interrailen kasuan ordea tren bakarra hartzearekin nahikoa da, bakoitzaren maleta eta gauzekin hara eta hona etengabe mugitzen ibiltzea saihestuz eta eragozpenak murriztuz.

 

        Horrez gain, gazteen tokian jartzen bagara, hauentzat ez da batere erraza izaten bidaiarako dirua lortzea. Interrailek low cost eskaintzekin arazo honekin laguntzen die. Gainera, tren haueta bidaiatuz beste inon ikusi ezin diren paisaiez gozatzeko aukera dago.

 

        Azkenik, esan beharra dago Interrailek abenturarako grina pizten duela erabiltzaileengan. Ez da zertan helmuga jakin bat izan behar, trenera igo eta Europan zehar sakabanatuta dauden toki ezkutuak ezagutzeko aukera ematen du, baita pertsona eta kultura desberdinak ezagutzeko aukera paregabea ere. Azken finean, bidaiatzeak barrutik aberasteko balio du.

 

        Beraz, alferrik galdu ezin diren aukera horietakoa iruditzen zait garraiobide hau erabiltzea eta aprobetxatzea. Europan oraindik lurralde asko daude ez direnak hain ezagunak, eta Interrailek hauek guztiak arakatzeko aukera eskaintzen du.

© 2023 por Los Camaradas Trío. Creado con Wix.com

  • Blogger Social Icon
  • YouTube Social  Icon
  • Google+ Social Icon
bottom of page