
INTERRAIL
BIDAIAK








2016ko udan egin zuen Interraila eta esperientzia oso positibo bezala du gogoan.
G: Bakarrik joan zinen ala lagunekin?
E: Lagunekin joan nintzen. Bost joan ginen guztira eta zenbakirik egokiena dela uste dut. Ez asko ez gutxi. Gainera, oso ondo konpontzen gara denon artean.
G: Zer ibilbide egin zenuten?
E: Bilbotik Amsterdamera hegazkinez joan ginen. Ondoren, trenez: Amsterdam-Berlin-Praga-Viena-Budapest-Ljulbjana-Venezia-Florencia-Pisa-Roma. Romatik Bartzelonara ferry batean joan ginen eta gero Bartzelonatik Bilbora autobusez.
G: Zenbat denbora eman zenuten bidaiatzen?
E: Guztira 25 egun eman genituen, joan-etorriko egunak kontuan izanik.
G:Ze pase aukeratu zenuten?
E: 10 egunetan bidaiatu ahal izatekoa hilabetean.
G: Zein hiri gustatu zitzaizun gehien?
E: Gehien gustatu zitzaidan hiria Ljubljana (Eslovenia) izan zen. Oso berezia da eta ez du gainerako Europako hiriekin zerikusirik.
G: Zein gutxien?
E:Gutxien gustatu zitzaidana Viena izan zen. Gustatu egin zitzaidan, baina gainerakoekin alderatuz, interes gutxien sortu ninduena da. Gainera eguraldiak ez zuen lagundu; bero handia zegoen.
G: Errepikatuko zenukeen esperientzia al da?
E: Bai. Eta ez hori bakarrik, gainera, benetan uste dut bizitzan behin gutxienez bizi beharreko esperientzia dela.
G: Zeintzuk dira Interrail ekimenaren alderik onenak?
E: Bakarrik ez zaudela ohartzen zara; izan ere, denbora luzea izan zen etxetik kanpo eta txarto zauden momentuetan, gainerakoekin zure arazoak konpartitu ditzakezula ikasten duzu. Gainera, gauzek (diruak, janariak...) zenbat balio duten ohartzen zara eta, batez ere, bizitza topera bizi behar dela.
G: Zeintzuk txarrenak?
E: Elkarbizitza edo konbibentzia. Oso zaila da askotan zure bezalako pentsatzen ez duen pertsonekin bizi izatea denboraldi batez eta, azkenean, ohitu egin behar zarela ohartzen zara.
Iratxe Agirre
Hemen laburpena